Basauriko erdigunean dagoen kafetaberna, Arizgoiti plazaren ondoan. Kalitatezko kafeetan eta gosari berezietan espezializatua, askotariko pintxo prestatuak eskaintzen ditu. Buztanak (larunbat, igande eta jaiegunetan) dira gehien eskatzen diren espezialitateetako bat. Nabarmentzekoak dira, halaber, askotariko sandwichak, plater txikiak.