Baster

Katedralaren ondoan dagoen lokal polit eta modernoa. Botxoko terrazarik preziatuenetako bat dauka, eta bertan egindako pintxo eta anoa tradizionalak eskaintzen ditu. Barra sasoiko produktuen arabera aldatzen da. Bere berezitasuna tortilla espresak dira, unean eta bezeroaren gustura prestatzen diren banakako tortillak. 0 km-ko filosofiaren alde daude. Txipiroi briotx-kata dastatzea gomendatzen dizugu.

944 07 12 28