Lasarten, Oria ibaiaren ertzean, Sergio Humadaren Txitxardin etxe urdin ederra dago. «Brasa y tradición» da jatetxearen goiburua, eta pintxoetan ere aplikatzen du. Terrazan tripaki-platera (2022ko Jakitea saria plater tradizional onenari), belarrian plantxan eta gainerako eskaintza zoragarriaz goza dezakegu.