Gros auzoko taberna hau oso ospetsua da, eta 1950etik eskaintzen ditu pintxoak. Hainbat sari irabazi ditu, eta eskaintzen dituen zenbait pintxo dira lokalaren ikurra. Hori dela eta, ezinbestekoa da bertara joatea bere pintxorik ospetsuenaz gozatzeko: «txalupa», sekula huts egiten ez duen perretxikoz eta ganbez betetako hostopil mamitsua.